Larunbat honetan atletismo inklusiboko topaketa izango dugu LH 3-6. mailako eta LEKE kirol egokituko taldeko ikasleekin mojategiko atletismoko pistan. Ekintza hau inklusioan egingo dugu urtero bezala eta kirol egokituko taldeko ikasleak eta LH 3-6. mailako ikasleak elkarrekin hartuko dute parte. Ekintza honetan parte hartzeko ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileak izen ematea zabaldu du eta bihar izango da izena emateko azken eguna.
Gure aisialdiko taldeak Jugger kirol modalitatea probatzen hasi dira. Aste honetan Musakola kiroldegian 2 saio egingo dituzte eta hurrengo asteetan beste talde batzuk Jugger-a probatzeko aukera izango dute.
Debagoieneko kirol elkarte batzuk hasi dira aste santuetako kanpusak antolatzen, hemen daukazue kirol elkarte batzuen kanpusetako informazio guztia: ARRASATE ESKUBALOI ELKARTEA, MONDRA FC FUTBOL ELKARTEA, IXOTU IRRISTAKETA HOCKEY KLUBA
EKKO prebentzio programaren baitan, lehen hiru hilekoan burutu ziren familia saioek harrera bikaina izan zuten. Bigarren hiru hileko honetan familia saio berriak antolatuko dira berriro ere. Hori dela eta, familientzako saioak antolatuko dira berriro ere. Izen ematea esteka honetan sakatuz egin dezakezue eta martxoaren 6tik martxoaren 19rarte.
Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, jarraitu tontorren konkistan! Hemen dauzkazue tontorren argazkiak ikusgai.