Atletismo inklusiboko topaketa izango dugu larunbat honetan!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2025ko mar. 19a, 09:36

Leintz Eskola Kirola

Larunbat honetan atletismo inklusiboko topaketa izango dugu LH 3-6. mailako eta LEKE kirol egokituko taldeko ikasleekin mojategiko atletismoko pistan. Ekintza hau inklusioan egingo dugu urtero bezala eta kirol egokituko taldeko ikasleak eta LH 3-6. mailako ikasleak elkarrekin hartuko dute parte. Ekintza honetan parte hartzeko ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileak izen ematea zabaldu du eta bihar izango da izena emateko azken eguna.

Gure aisialdiko taldeak Jugger kirol modalitatea probatzen hasi dira. Aste honetan Musakola kiroldegian 2 saio egingo dituzte eta hurrengo asteetan beste talde batzuk Jugger-a probatzeko aukera izango dute.
 

Debagoieneko kirol elkarte batzuk hai dira aste santuetako kanpusak antolatzen, hemen daukazue kirol elkarte batzuen kanpusetako informazio guztia: ARRASATE ESKUBALOI ELKARTEA, MONDRA FC FUTBOL ELKARTEA.

EKKO programaren baitan, bigarren hiruhilabete honetan familientzako saioak egiten aritu dira eta arrakasta haundia izan dute. Hori dela eta, familientzako saioak antolatuko dira berriro ere. Izen ematea esteka honetan sakatuz egin dezakezue eta martxoaren 6tik martxoaren 19rarte.

Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, jarraitu tontorren konkistan! Hemen dauzkazue tontorren argazkiak ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak