Larunbat honetan, martxoaren 15ean, LH 3-4. mailako ikasleek saskibaloi topaketa izango dute Ointxe saskibaloi elkartearekin elkarlanean. Izen ematea astelehenean zabaldu zen eta ostegunerarte egongo da zabalik. hemen ekintzaren kartela.
LH 5-6. mailakoek berriz futbol txapelketa izango dute Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Izen emateak saioetan egin dituzte monitoreen laguntzarekin eta gaur izango da izena emateko azken eguna. Hemen txapelketako kartela.
Gure aisialdeko taldeak Jugger kirol modalitatea probatzen hasi dira. Astelehenean Erguin gunean hasi ziren eta hurrengo asteetan beste talde batzuk Jugger-a probatzeko aukera izango dute.
Interesgarria iruditzen zaigu guraso.eus atariko eskola kirolaren inguruko podcst hau zuekin partekatzea.
Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, jarraitu tontorren konkistan! Hemen dauzkazue tontorren argazkiak ikusgai.