Asteburu honetan Igerileku jarduerak izango dituzte LEK-eko gaztetxoenek!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2025ko mar. 5a, 14:18

Larunbat honetan, martxoaren 8an, LH 1. mailako ikasleek igerileku jarduerak izango dituzte Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.

Izen ematea astelehenean zabaldu zen ikastetxe bakoitzeko koordinatzailearen bitartez eta martxoak 6rarte egongo da zabalik. Hemen ekintzaren kartela.

LH 3-4. mailako ikasleak saskibaloiarekin jarraituko dute beste bi astez. Martxoaren 15ean saskibaloiko topaketa izango dute Ointxe saskibaloi elkartearekin elkarlanean. LH 5-6. mailako ikasleak berriz, futbolarekin jarraituko dute hurrengo bi asteetan eta martxoaren 15ean futboleko txapelketa izango dute Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian.
 

Gipuzkoako foru aldundiak, hilabetero argitaratzen du Gipuzkoako eskola kiroleko newsletterra. Bertan, eskola kiroleko hainbat eta hainbat berri, ikus-entzunezko, iritzi artikulua etab. argitaratzen dira eta interesgarria iruditzen zaigu zuekin partekatzea. Hemen daukazue Newsletterrerako esteka.

Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, jarraitu tontorren konkistan! Hemen dauzkazue tontorren argazkiak ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak