Ihauteriak direla eta, asteburu honetan LEKek atsedena hartuko du!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2025ko ots. 26a, 09:15

Pasa den asteburuan Borroka jolasak eta arte martzialen topaketak izan genituen.

Alde batetik Aretxabaletan JUDO DESOREKA elkartearekin batera eta bestetik Arrasaten JUDO ARRASATE elkartearekin batera goiz atsegina pasatu zuten bertaratutako ikasleek. Hemen ikusi dezakezue ekintzako bideoak: JUDO DESOREKA eta JUDO ARRASATE.

LH 3-4. mailako ikasleak saskibaloiarekin hasi ziren aurreko astean eta 3 astez landuko dute. Martxoaren 15ean saskibaloiko topaketa izango dute Ointxe saskibaloi elkartearekin elkarlanean. LH 5-6. mailako ikasleak futbolarekin hasi dira aste honetan eta martxoaren 15ean futboleko txapelketa izango dute Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. LH 1. mailako ikasleek martxoaren 8an igerileku jarduerak izango dituzte Aretxabaletako Ibarra kiroldegian eta izen ematea martxoaren 3an zabalduko da ikastetxeko koordinatzailearen bitartez.

Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, jarraitu tontorren konkistan! Hemen dauzkazue tontorren argazkiak ikusgai.

Ondo pasa Ihauteriak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak