Errugbia izango da protagonista asteburu honetan!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2025ko ots. 5a, 09:11

Asteburu honetan, otsailaren 8an, errugbi topaketa ospatuko dugu mojategiko errugbi zelaian LH 3-6. mailako ikasleekin eta ART elkartearekin elkarlanean.

Izen ematea aslehenean zabaldu zen eta osteguna izango da izena emateko azken eguna. Izen emateak ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileen bitartez zabaldu dira. Hemen daukazue errugbi topaketako kartela ikusgai.

Hurrengo kirolak futbola eta saskibaloia izango dira. LH 3-4. mailako ikasleek futbola landuko dute eta LH 5-6. mailak ikasleek saskibaloia. Azken hauek otsailaren 15ean saskibaloi txapelketa izango dute eta izen ematea saioetan eta monitoreen laguntzarekin egingo da otsailaren 5etik 12ra.

Beste alde batetik,otsailaren 23an, 7. eskolarteko boulder ligaxka ospatuko da Aretxabaletako kiroldegian. Hemen daukazue kartela.

Gogoratu "12 ikastetxe 12 tontor" ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, jarraitu tontorren konkistan! Hemen dauzkazue tontorren argazkiak ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak