Sekulako arrakasta izan du ekintzak eta 427 ikaslek eman dute izena. Goizez eta arratsaldez joango gara txanda ezberdinetan eta ikastetxeetako eskola kiroleko koordinatzaileak emango dizue ekintzarako beharrezko informazio guztia.
Asteburu honetan ere kirol egokituko taldeak jardunaldia izango du. Herri kirolak praktikatuko dituzte 11:30-13:00 bitartean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.
Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, jarraitu tontorren konkistan!