Bueltan dira LEKeko ekintzak!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2025eko urtarrilaren 8a

Gabonetako etenaldia eta gero zapatu honetan erraketa kirolen topaketa izango dugu Musakolako kiroldegian, Arrasaten.

Bertan, squash, tenis, padel eta frontenis modalitateak landuko dira AKE elkartearekin batera eta izen-emate kopuruen arabera txandak antolatuko dira. Topaketan izena emateko azken eguna bihar izango da eta informazio guztia koordinatzaileek helarazi dizue.

IZOTZ PISTAKO izen ematea gaurtik urtarrilaren 13ra izango da eta informazioa ikastetxeetatik jasoko duzue. Adi egon! EKINTZA URTARRILAREN 18an izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak