Alde batetik, LH 1-2. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko ikasturteko 2. topaketa izango dute. Bestalde, LH 3-4. mailako ikasleak eskubaloian trebatuko dira eta AEB Arrasateko eskubaloi elkartearekin elkarlanean eramango dugu aurrera topaketa. Biak ala biak Musakolako kiroldegian izango dira. Ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileak bidali dizue ekintza hauetan parte hartzeko informazio guztia. Bukatzeko, LH 5-6. mailako ikasleek eskaladako ekintza izango dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Hemen daukazue ikusgai ekintzen kartelak: LH 1-2 JOLASHEZI TOPAKETA, LH 3-4 ESKUBALOI TOPAKETA eta LH 5-6 ESKALADA.
Dakizuenez, JOLASHEZI-ko eta Eskubaloiko topaketetarako izen ematea bihar bukatzen da eta eskaladakoa gaur, beraz, interesa baduzue animatu parte hartzera!
Eskola kirolaren garrantziaz jabetzeko, foru aldundiak bideo hau argitaratu du eta intersgarria iruditzen zaigu zuekin partekatzea, espero dugu gustokoa izatea.
Gogoratu 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, hasi zaitezkete tontorren konkistan!
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.
Harpidetza aukera guztiak