Alde batetik, LH 3-4. mailako ikasleak igerilekuko jardueretan murgilduko dira Aretxabaletako Ibarra kiroldegian eta ikastetxe bakoitzeko arduradunak helaraziko diete ordutegiak.
Azaroaren 10ean, LEKeko monitoreek lehen sorospenetako formakuntza jaso zuten Arizmendi ikastolako erizaintza heziketa zikloko profesionalen eskutik. Gure saioetan gertatu daitezkeen egoera ezberdinak aztertu, hauen aurrean nola jokatu, botikinaren erabilera eta beste hainbat gai landu zituzten.
Gogoratu “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 5. edizioa martxan dagoela, beraz, hasi zaitezkete tontorren konkistan!