LEKek kirol hezitzaileentzako bilera egingo du irailaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2024ko ira. 6a, 10:39

Honen bitartez, 2024-25 ikasturtean Leintz Eskola kiroleko hezitzaile lanaren gaineko informazio bilerarako deialdia luzatzen dugu.  

Eskola kiroleko hezitzaile lanerako bilatzen dugun profila: 18 urtetik gorakoa. Heziketa fisikoko zein hezkuntza arloko ikasketak burutuak izatea edo ikasten egotea. Entrenatzaile titulua. Begirale titulua. EGA edo baliokidea.

Bertan lan egiteko interesa dutenek, IRAILAREN 12an ostegunean, lan eskaintzaren gaineko bilera informatibora etorri daitezke arratsaldeko 17:00etan Arrasateko eskola politeknikoko fakultatean. (ordubeteko iraupena)

Lan egiteko interesa dutenentzat bilera honetan parte hartzea garrantzitsua da. Izan ere, LEKeko egituraren gaineko informazioa eta hezitzailaren lanaren gaineko irizpideak eta baldintzak azalduko dira. 

Ondoren interesatu guztiek guk emandako curruculum orriak beteko dituzue bileran bertan eta lan poltsa bat osatuko dugu sortzen diren taldeetako izendapenak egiteko kontutan izango ditugunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak