Gaur bukatutzat emango ditugu ikasturte honetako sustapen jarduerak eta LEK-ek oporrak hartuko ditu Irailerarte.
Askotariko ekintzak burutu ditugu ikasturte bukaera honetan eta parte hartzea oso handia izan da. Parte hartu duten ikasleak asko disfrutatu dute ekintza hauetan eta oso balorazio positiboa egten dugu. Hemen daukazue argazkiak ikusgai.
“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenari ere aurreko astean esan genion agur eta erronka lortu duten ikasleei banatu diegu merezitako oparia. Ekimen oso arrakastatsua izan da 4. edizio hau ere eta guztira 330 ikaslek hartu dute parte eta 2000 tontor baino gehiago igo dituzte. Familiak eta ikasleak tontorrez tontor ibiltzeak asko pozten gaitu eta naturaz eta jarduera fisikoaz gozatzeko aukera paregabea dela uste dugu.
Beste alde batetik, bailarako kirol eskolak hasi dira beraien kiroletako udako kanpusak antolatzen. Hemen daukazue kirol eskolen udako kanpusetako informazioa: BURDINOLA HOCKEY, AEB BALONMANO ,SASKI OINTXEREN ESKAINTZA, MONDRAKO KANPUSA eta IXOTU IRRISTAKETA KLUBA. Arrasateko udalak diru laguntzak ditu parte hartzeko. Hemen informazioa
Hasi gara datorren ikasturteko eskola kiroleko antolaketarekin eta hurrengo urteko informazioa aurrerago Jasoko duzue.
Orain, atsedena hartzeko unea iritsi zaigu baina irailean indarberrituta etorriko gara ikasturte berriari aurre egiteko. Ondo pasa oporrak, asko disfrutatu eta gogoratu oporretan ere jarduera fisikoaz gozatzen!
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!