Aurten 100 taldek baino gehiagok parte hartuko dute egunean zehar, eta guztira, 600 jokalaritik gora pasako dira. Izugarria!! Jada, koordinatzaile bakoitzak ikastetxeetan jarrita ditu talde bakoitzaren hasiera orduak. Beraz, bakarrik entrenatzea gelditzen zaie gure jokalariei! HAUEK DIRA HASIERA ORDUA!
Aurreko zapatuan, LH 1-2 mailako ikasleak ederto ibili ziren Olinpiadetan! LH 4-6 eta kirol egokituko ikasleak atletismo inklusiboa antolatu zen eta ekintza hau Oñatiko Bizi Hadi Triatloi egokituko eta Donostiako Kemen Pertsona Ezinduen Kirol elkarteekin elkarlanean antolatu zen. Argazkiak.
Maiatzaren 12an, Aretxabaletan, Otala Zelaiko 44. Kros herrikoia egingo da eta izen ematea egiteko informazioa koordinatzaileek helarazi dizue; hemen kartela. Egun berean, Arrasaten, Musakolako 4X4 IV. Eskubaloi Txapelketa jokatuko da. Bertan izen emate orria!
Bukatzeko, eskertuko genuke tontor bakoitza igo ondoren argazkiak formulategira igotzea. Igotzeko sakatu hemen. Dagoeneko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean 2800 tontorreko langa pasatu dugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!