Futbol inklusiboko 25. topaketa egingo da zapatuan Mojategin!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2024ko mar. 20a, 09:47

Joan den asteburuan askotariko borroka jolasetan trebatu ziren gure ikasleak.

Alde batetik, LH 3. eta 4. mailako ikasleek aikidoko topaketa ospatu zuten ARRASATE AIKIDO taldearekin elkarlanean. LH 5. eta 6. mailako ikasleek berriz borroka jolasak probatzeko aukera izan zuten MMA ORIGINAL TEAM elkartearen laguntzarekin eta LEKE kirol egokituko ikasleek ere Boxeoa gehiago ezagutu eta kirol modalitate honetaz gozatzeko aukera izan zuten SORABOX elkartearekin batera. Aipatutako elkarte guztiak pozik agertu dira ekintzek izandako harrerarekin eta ikasleak ere oso ondo eta giro onean pasatu zuten zapatu goiza. Hemen daukazue asteburuko argazkiak.

Asteburu honetan berriz, futbol inklusiboko 25. topaketa ospatuko da mojategin, martxoaren 23an. Topaketa hau Gipuzkoako futbol federazioak, Gipuzkoako foru aldundiak eta Gipuzkoako kirol egokituko federazioak, Mondra C.F elkartearen kolaborazioarekin antolatu dute. Ekintza hau desgaitasuna daukaten eta ez daukaten 8 urtetik gorako ikasleei zuzenduta dago, beraz, parte hartu nahi izan ezkero hemen daukazue kartela informazio guztiarekin. ANIMATU!

Apirilaren 13an, LH 5-6. mailakoentzako 5×5 areto futbol txapelketa antolatuko da LEK-en izena emanda duten ikasleentzat. Izen ematea martxoaren 18tik apirilaren 10erarte izango da eta LEK-eko saioetan egingo dugu ikasle eta monitoreekin batera. Egun berdinean LH 3. eta 4. mailako ikasleek herri kirolen topaketa izango dute URPE enpresaren eskutik.

Aste santuetako oporrak gerturatzen doaz eta urtero bezala, debagoieneko kirol elkarteak hasi dira beraien kiroletako kanpusak antolatzen. Hala nola, AEB eskubaloi elkarteak, Ointxe saskibaloi elkarteak, Mondra futbol elkarteak eta burdiñola irristaketa elkarteak badaukate beraien kanpusetako informazioa: AEB ESKUBALOIAOINTXE SASKIBALOIAMONDRA FUTBOLA eta BURDIÑOLA IRRISTAKETA.

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak ate irekiko saskibaloiko bi entrenamendu antolatuko ditu 2013an jaiotako kirolarientzat. Jarduera hau pazko astean izango da (apirilaren 2tik 5era) Gipuzkoako bost egoitza ezberdinetan: Arrasate, Beasain, Donostia, Zarautz – Azpeitia. Izen-ematea formulario honen bitartez egingo da, erabat doakoa da eta epea gaur amaitzen da. Ate irekietako entrenamenduetara joateko ez da beharrezkoa saskibaloian aritzea ikasturte honetan, izen ematea bete eta ondo pasatzeko eta saskibaloiaz gozatzeko gogoz joatea besterik ez da beharrezkoa. Arrasaten apirilaren 3an eta 5ean izango da arratsaldeko 16:00etan Iturripe kiroldegian.

Dakizuenez, aurten “Harro Herri” lelopean, Irundik Baionarat KORRIKA-ren 23. edizioa ospatzen ari da martxoaren 14az geroztik. Gure bailaratik ere pasako da korrika eta atxikimendua erakusteko asmoz, martxoaren 17an, Muru-ko korrika topaketa ospatu zen. Aramaiotik, Aretxabaletatik eta Arrasatetik Murura igoera eta tontorrean 23. korrika “Harro Herri” lelopean argazki bateratua atera zuten. Lagun eta familia asko animatu ziren. Hemen daukazue ekintzaren berria.

Bukatzeko, eskertuko genuke tontor bakoitza igo ondoren argazkiak formulategira igotzea. Igotzeko sakatu hemen. Dagoeneko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean 1800 tontorreko langa pasatu dugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Ostiral honetan izango da LEK-eko azken saioa eta Apirilak 8an bueltatuko gara, ikasturte honetako azken txanpari gogoz eta ilusioz ekiteko. Disfrutatu oporrak!

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak