Joan den asteburuan LH 3. eta 4. mailako ikasleek areto futboleko topaketa izan zuten Musakolako kiroldegian. Mondrate areto futbol elkartearekin elkarlanean egin genuen topaketa eta 50 ikasle inguruk kirol modalitate hau hobeto ezagutzeko aukera izan zuten. Hemen daukazue asteburuko argazkiak.
Asteburu honetan berriz, askotariko ekintzak egongo dira. Hala nola, LH 3. eta 4. mailako ikasleek autodefentsa eta arte martzialen saioa izango dute ARRASATE AIKIDO taldearen eskutik. LH 5. mailatik DBH2. mailara bitarteko ikasleak borroka jolasetan trebatuko dira MMA ORIGINAL TEAM-en eskutik eta LEKE kirol egokituko taldekoek boxeoa probatuko dute SORABOX taldearen eskutik. Izen emateak ikastetxeen bitartez zabaldu ziren martxoaren 6an eta gaur izango da ekintza hauetan izena emateko azken eguna. Hemen dituzue ekintzen kartelak: Arte martzialak eta autodefentsa, Borroka jolasak eta Boxeoa.
Aste santuetako oporrak gerturatzen doaz eta urtero bezala, Debagoieneko kirol elkarteak hasi dira beraien kiroletako kanpusak antolatzen. Hala nola, AEB eskubaloi elkarteak, Ointxe saskibaloi elkarteak, Mondra futbol elkarteak eta Burdiñola irristaketa elkarteak badaukate beraien kanpusetako informazioa: AEB ESKUBALOIA, OINTXE SASKIBALOIA, MONDRA FUTBOLA eta BURDIÑOLA IRRISTAKETA.
Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak ate irekiko saskibaloiko bi entrenamendu antolatuko ditu 2013an jaiotako kirolarientzat. Jarduera hau pazko astean izango da (apirilaren 2tik 5era) Gipuzkoako bost egoitza ezberdinetan: Arrasate, Beasain, Donostia, Zarautz – Azpeitia. Izen-ematea formulario honen bitartez egingo da, erabat doakoa da eta epea martxoaren 20an amaitzen da. Ate irekietako entrenamenduetara joateko ez da beharrezkoa saskibaloian aritzea ikasturte honetan, izen ematea bete eta ondo pasatzeko eta saskibaloiaz gozatzeko gogoz joatea besterik ez da beharrezkoa. Arrasaten apirilaren 3an eta 5ean izango da arratsaldeko 16:00etan Iturripe kiroldegian.
Datorren martxoaren 23an, Gipuzkoako futbol federazioak, Gipuzkoako foru aldundiak eta Gipuzkoako kirol egokituko federazioak, Mondra C.F elkartearen kolaborazioarekin, futboleko topaketa inklusiboa antolatuko dute Mojategin. 25. topaketa izango da hau eta berezia izatea polita litzake. Parte hartu nahi ezkero hemen daukazue ekintzaren kartela informazio guztiarekin.
Dakizuenez, aurten “Harro Herri” lelopean, Irundik Baionarat KORRIKA-ren 23. edizioa ospatuko da martxoaren 14tik 24ra . Gure bailaratik ere pasako da korrika eta atxikimendua erakusteko asmoz, martxoaren 17an, Muru-ko korrika topaketa ospatuko da. Aramaiotik, Aretxabaletatik eta Arrasatetik Murura igoera eta tontorrean 23. korrika “Harro Herri” lelopean argazki bateratua aterako da. Hemen daukazue ekintzaren kartela.
Astelehenean, martxoaren 11an, ikasturte honetako LEK-eko batzar orokorra ospatuko genuen Aretxabaletako Arkupeko areto nagusian arratsaldeko 18:00etan.
Bukatzeko, eskertuko genuke tontor bakoitza igo ondoren argazkiak formulategira igotzea. Igotzeko sakatu hemen. Dagoeneko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean 1600 tontorreko langa pasatu dugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!