Joan den asteburuan LH 5. eta 6. mailako ikasleek futbol 8-ko txapelketa jokatu zuten Aretxabaletako IBARRA futbol zelaian. 18 talde eta 224 ikasle ibili ziren txapelketan parte hartzen eta bai futbol zelaian eta baita gradetan ere giro oso ona egon zen. LH 1. eta 2. mailako ikasleak ere oso pozik ibili ziren Aretxabaletako Ibarra kiroldegian ospatu zuten ikasturteko 5. JOLASHEZI topaketan. Hemen daukazue asteburuko argazkiak.
Atsedenaz gozatu onforen, asteburu honetan, LH 3-4. mailako ikasleen txanda izango da berriz ere eta hauek areto futboleko topaketa ospatuko dute Mondrate areto futboleko elkartearekin elkarlanean . Hemen daukazue topaketako kartela.
Igandean ospatu zuten, Besaide mendi elkarteak antolatutako eskolarteko ibilaldi neurtuak. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu baina hala ere 100 pertsonatik gora ibili ziren mendian gora eta goiz atsegina pasatu zuten.
Aste santuetako oporrak gerturatzen doaz eta urtero bezala, debagoieneko kirol elkarteak hasi dira beraien kiroletako kanpusak antolatzen. Hala nola, AEB eskubaloi elkarteak, Ointxe saskibaloi elkarteak eta Mondra futbol elkarteak badaukate beraien kanpusetako informazioa: AEB ESKUBALOIA, OINTXE SASKIBALOIA eta MONDRA FUTBOLA.
Dakizuenez, aurten “Harro Herri” lelopean, Irundik Baionarat KORRIKA-ren 23. edizioa ospatuko da martxoaren 14tik 24ra . Gure bailaratik ere pasako da korrika eta atxikimendua erakusteko asmoz, martxoaren 17an, Muru-ko korrika topaketa ospatuko da. Aramaiotik, Aretxabaletatik eta Arrasatetik Murura igoera eta tontorrean 23. korrika “Harro Herri” lelopean argazki bateratua aterako da. Hemen daukazue ekintzaren kartela.
Datorren astelehenean, martxoaren 11an, ikasturte honetako LEK-eko batzar orokorra ospatuko dugu Aretxabaletako Arkupeko areto nagusian.
Bukatzeko, eskertuko genuke tontor bakoitza igo ondoren argazkiak formulategira igotzea. Igotzeko sakatu hemen. Dagoeneko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean 1500 tontorreko langa pasatu dugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Elkarrizketa interesgarria: “Irabazi edo galdu”
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!