Asteburu honetan LHko 3. eta 4. mailako ikasleek zortziko futbol topaketa izango dute

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2024ko ots. 21a, 14:26

Pasa den asteburuan LHko 1. eta 2. mailako ikasleek ikasturteko laugarren JOLASHEZI topaketa izan zuten Musakolako kiroldegian eta LHko 5. eta 6. mailako ikasleek saskibaloiko 5×5 txapelketa jokatu zuten Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian.

Biek ala biek asko disfrutatu zuten eta oso goiz atsegina pasatu zuten, gainera harmailetan ere giro polita sortu zen. Hemen daukazue asteburuko argazkiak eta saskibaloiko bideoa ikusgai.

Asteburu honetan, LH 3-4. mailako ikasleen txanda izango da. Futbol 8-ko topaketa izango dute Mojategiko futboleko zelaian. Hemen ekintzaren kartela.

Besaide mendi elkartea mendi ibilaldi neurtuak antolatzen dabil martxoak 3rako. Izena emateko galdetegi hau bete behar da otsailak 29 baino lehen eta hemen daukazue ekintzaren inguruko informazio guztia.

Beste ekintza bati buruzko informazioa ere helarazten dizuegu. Izan ere, otsailak 25ean Tolosan eta martxoaren 10ean Aretxabaletan, Gipuzkoako 6. eskolarteko boulder ligaxka ospatuko da. Hemen daukazue ekintzari buruzko informazio guztia.

Bukatzeko, eskertuko genuke tontor bakoitza igo ondoren argazkiak formulategira igotzea. Igotzeko sakatu hemen. Dagoeneko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean 1.300 tontorretik gora igo ditugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak