Inauterien ondoren, bueltan dira LEKeko asteburuetako ekintzak!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2024ko ots. 14a, 09:28

Inauterien ondoren, bueltan dira LEK-eko asteburuetako ekintzak.

Zapatu honetan LH 1-2. mailako eta LH 5-6. mailako ikasleen txanda izango da. LEK-eko txikienek ikasturteko 4. JOLASHEZI topaketa ospatuko dute musakolako kiroldegian 10:00-11:30 bitartean. LH 5-6. mailako ikasleak, berriz, saskibaloia lantzen dabiltza eta 5×5 saskibaloi txapelketa izango dute Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian. Izen ematea, LEK-en izena emanda duten ikasleentzat dago zuzendua eta saioetan egin dituzte monitoreekin batera. Gaur izango da izena emateko azken eguna.Partiden ordutegiak aste honetan zehar jakinaraziko dizkiegu guraso eta ikasleei . LH 3-4. mailako ikasleek futbolarekin jarraituko dute eta topaketa otsailaren 24an izango dute Mojategiko futbol zelaian.

Bukatzeko, eskertuko genuke tontor bakoitza igo ondoren argazkiak formulategira igotzea. Igotzeko sakatu hemen. Dagoeneko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean 1200 tontorretik gora igo ditugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak