Pasa den asteburuan hainbat ekintza izan genituen Musakolako kiroldegian. Alde batetik LH 3-6. mailako ikasleek erraketa kirolak eta pilotako topaketa ospatu zuten. 70 ikasle inguruk hartu zuten parte eta Arrasateko tenis, padel eta squasheko elkartearekin batera (AKE). Bertaratutako ikasleek hainbat erraketa kirol probatzeko aukera izan zuten, besteak beste, padela, tenisa, squash-a, frontenisa eta esku pilotan. Beste alde batetik, kirol egokituko taldeak Jugger kirol modalitatea ezagutzeko aukera izan zuten. Arima galduak Jugger elkartearen laguntzarekin saio polita egin zuten. Hemen dituzue asteburuko argazki batuk.
Asteburu honetan, Ihauteriak direla eta, ez da jardunaldirik egongo. Aurrekoan esan bezala, gure ikasleak hasi dira kirol berriekin. LH 3-4 mailako ikasleak futbolarekin hasi dira eta LH 5-6 mailakoak saskibaloiarekin. Otsailaren 17an, LH 5-6. mailakoentzako 5x5 saskibaloi txapelketa antolatuko da Eskoriatzako kiroldegian LEK-en izena emanda duten ikasleentzat. Izen ematea LEKeko saioetan egingo dugu ikasle eta monitoreekin batera. LH 3-4. mailakoek ordea otsailaren 24an ospatuko dute futboleko topaketa.
Bukatzeko, eskertuko genuke tontor bakoitza igo ondoren argazkiak formulategira igotzea. Igotzeko sakatu hemen. Dagoeneko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean 1100 tontorretik gora igo ditugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Ondo pasa ihauteriak!
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!