LH 1-2 mailako ikasleek jolas mota ezberdinak ezagutu zituzten. LH 3-4 mailako ikasleek multikirol jolasetan goiz ederra pasatu zuten eta LH 5-6 mailako ikasleek igerilekuan jolasak izan zituzten. Hemen dituzue zapatuko argazkiak.
Larunbat honetan, atsedena edukiko dugu baina honek ez du etenik eta otsailaren 3an LEKen izena emandako LH3 eta LH6 bitarteko ikasleek Pilota – erraketa kirolen topaketa edukiko dute. Horretarako, gaurtik otsailaren 31ra izen-ematea zabalik egongo da eta informazioa ikastetxe eta koordinatzaileen bitartez jasoko duzue. LEKE (kirol egokitua) – taldeak ere topaketa izango du.
Bukatzeko, 12 ikastetxe 12 tontor ekimenean dagoeneko 900 tontorretik gora igo ditugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!