Gabonetako oporretatik bueltan, lehen zapatuan ekintza berezi bat eduki genuen. Gasteizera joan ginen izotzetan patinatzera. 271 ikaslek eman zuten izena eta txanda ezberdinak antolatu genituen. Ekintza oso arrakastatsua izan zen eta oso pozik gaude jaso duen erantzunarekin. Partehartzaileek oso ondo pasatu zuten patinatzen eta oso pozik etorri ziren bueltan. Hemen dituzue zapatuko argazkiak.
Larunbat honetan, maila guztiek edukiko dituzte ekintzak. LH 1-2 mailako ikasleek Arrasateko Musakolako kiroldegian edukiko dute kintza 10:00-11:30 bitartean. LH 3-4 mailako ikasleek multikirol jarduerak edukiko dituzte Arrasateko Musakolako kiroldegian 10:00-11:30 bitartean. Aurreko post-ean komentatu genuen moduan, larunbat honetan, LH 5-6 mailako ikasleek igerilekuko jarduerak izango dituzte eta egokitu zaien txanda koordinatzaileak helaraziko dizue.
Bukatzeko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean dagoeneko 650 tontorretik gora igo ditugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!