LEKek izotz irristaketarekin ekingo dio urte berriari!

LEKetik urte berri on bat opa dizuegu. Gabonetako oporraldi honen ondoren, LEKek ekin dio urte berriari.

Aste honetan berrekin diegu astean zeharreko saioei eta asteburu honetan izotz irristaketa izango dugu. Txanden informazioa koordinatzaileek helaraziko dizue.

Gaur, LH 5-6 mailakoentzako igerileku jardueren izen ematea zabalduko da. Hurrengo asteari begira gure ikasle guztiek edukiko dituzte ekintzak! Gogoratu egutegian daudela larunbatetako ekintza guztiak jasota!

Bukatzeko, 12 ikastetxe 12 tontor ekimenean dagoeneko 650 tontorretik gora igo ditugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak