Zapatu honetan igeriketa eta boleibol topaketak

Leintz eskola kirolaren berriak.

Pasa den zubiaren ondoren, martxan gaude berriz ere urteko azken txanpari aurre egiteko. Urteko azken asteburua izango da eta amaiera polita eman nahi izan diogu. Astean zeharreko saioak datorren astean amaituko dira eta urtarrilaren 8an bueltatuko gara.

Aurreko post-ean komentatu genuen moduan, larunbat honetan, LH 3-4 mailako ikasleek igerilekuko jarduerak izango dituzte eta egokitu zaien txanda koordinatzaileak helaraziko dizue. Bestalde, LH 5-6 mailako ikasleek boleibol topaketa izango dute Almenen 10:30-11:30 bitartean.

Bestalde, gabonetan, Arrasateko eskubaloi elkarteaak 4×4 txapelketa antolatuko du urtarrilaren 5ean! Informazioa guztia hemen! Baita, Ointxe saskibaloi elkarteak kanpusa antolatuko du. Informazio guztia hemen. Burdinolak elkarteak ere txapelketa antolatuko du!

Bukatzeko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean hasi zaizkigu tontorretako argazki batzuk heltzen eta dagoeneko 300 tontorretik gora jaso ditugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak