Zapatu honetan ez da topaketarik egongo baina izen-emate ezberdinak zabaldu ditugu!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2023ko abe. 6a, 17:31

LEINTZ ESKOLA KIROLA

Aurreko asteburuan, LH 3-4 mailako ikasleek eskubaloi topaketa izan zuten Arrasateko kiroldegian Eskubaloi elkartekoen laguntzarekin. Giro paregabea egon zen goiz osoan zehar eta asko disfrutatu zuten. Hemen ARGAZKIAK.

Asteburu honetan, zubia denez, ez da jardunaldirik egongo eta atseden hartuko dute gure ikasleek. Gabonetako oporretarako gutxi falta da eta urtea ondo amaitzeko, abenduaren 16an, igerilekuko jarduerak edukiko dituzte LH 3-4 mailakoek eta boleibola LH 5-6 mailako ikasleek.

Igerilekuko jardueren izen ematea gaurtik abenduaren 13ra egongo da zabalik eta informazioa ikastetxeko koordinatzaileek helaraziko dizue.

Bestalde, gabonetan, Arrasateko eskubaloi elkarteaak 4×4 txapelketa antolatuko du urtarrilaren 5ean! Informazioa guztia hemen! Baita, Ointxe saskibaloi elkarteak kanpusa antolatuko du. Informazio guztia hemen.

Bukatzeko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean hasi zaizkigu tontorretako argazki batzuk heltzen eta dagoeneko 200 tontorretik gora jaso ditugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak