Zapatu honetan LH 3-4 mailetako ikasleek eskubaloi topaketa izango dute

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2023ko azaroaren 29a

Leintz eskola kirola.

Aurreko asteburuan, LH 1-2 mailako ikasleek jolas-hezi topaketa izan zuten Aretxabaletako kiroldegian eta LH 5-6 mailakoek eskalada. Giro paregabea egon zen goiz osoan zehar eta asko disfrutatu zuten. Hemen ARGAZKIAK.

Azken asteetan, LH 3-4 mailako ikasleak eskubaloia lantzen ibili dira eta aste hauetan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute. Eskubaloi Topaketa, Arrasateko kiroldegian izango da 10:00-11:30 bitartean zapatu honetan.

Dagoeneko zuetariko batzuk hasi zarete “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenarekin. Hasi zaizkigu tontorretako argazki batzuk heltzen eta dagoeneko 200 tontorretik gora jaso ditugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak