Eskalada topaketa asteburuan

Zapatu honetan LHko 1-2, Jolas-Hezi eta LHko 5-6 mailakoek eskalada topaketa izango dute.

Aurreko asteburuan, LH 3-4 mailako ikasleek Arrasaten saskibaloi topaketa izan zuten Ointxe elkartearekin batera. Giro paregabea egon zen goiz osoan zehar. Hemen ARGAZKIAK.

Asteburu honetan, LH 1-2 mailakoek Ibarra kiroldegian topaketa izango dute 10:00-11:30 bitartean. Bestalde, gogoratu LH 5-6 eskaladan izena emateko azken eguna gaur dela eta informazio hau ikastetxeetatik jaso duzuela. Bihar jasoko duzue informazioa esanez zein txanda egokitu zaizuen.

Dagoeneko zuetariko batzuk hasi zarete “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenarekin. Hasi zaizkigu tontorretako argazki batzuk heltzen eta espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea.Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Azkenik, ikasturteko egutegian aldaketa batzuk egin dira eta IZOTZ PISTARA irteera urtarrilaren 13ra atzeratu da.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak