Saskibaloi topaketa larunbat honetan

Aurreko asteburuan, LH 5-6 mailako ikasleek Arrasaten eskubaloi txapelketa izan zuten. Guztira 160 parte hartzaile egon ziren 17 talde ezberdinetan banatuta. Giro paregabea egon zen goiz osoan zehar. LH 3-4 mailakoak eskalada topaketan ere asko gozatu zuten! Hemen duzue LABURPEN BIDEOA eta ARGAZKIAK.

Atzo Baskonia vs Bartzelona partida ikustera joan ginen Gasteizeko Buesa Arenara. 431 pertsona joan ginen guztira, 8 autobus bete genituen eta ederto pasa genuen partida ikusten. Baskoniak garaipena lortu zuen, beraz, ezinhobeto! Akerrekin egoteko aukera ere izan genuen eta bertan ateratako argazkia.

Larunbat honetanSASKIBALOI TOPAKETA izango dute LH 3-4 mailako ikasleek. Topaketaren ordutegia 10:00-11:30 izango da Arrasateko musakolako kiroldegian.

Amaitzeko, eskaladako izen ematea atzo zabaldu zen LH 5-6.mailako ikasle guztien artean eta azaroaren 22rarte egongo da zabalik. Informazioa ikastetxeetatik jaso duzue eta ekintza azaroaren 25an izango da.

Dagoeneko zuetariko batzuk hasi zarete “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenarekin. Hasi zaizkigu tontorretako argazki batzuk heltzen eta espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea.Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak