Asteburuan eskalada eta eskubaloi txapelketak

Aurreko asteburuan, LH1-2 mailako ikasleek Aramaion topaketa izan zuten eta ederto ibili ziren jolas ezberdinak burutuz. Kirol egokitukoak Axtroki elkartearekin goiz zoragarria pasa zuten arku tiraketa lantzen! Hemen ARGAZKIAK.

Bestalde, gogoratu gaur dela Baskoniako partiduan izena emateko azken eguna. Gogoratu Izen ematea burutzeko derrigorrez formulategia bete beharko dela eta informazio guztia ikastetxeetatik jaso duzuela. Hemen Baskoniako kartela: Baskonia-Bartzelona. Hurrengo astean jasoko dituzue autobuseko tiketak eta sarrerak autobusean banatuko dira!

Eskaladako izen ematea burutzeko azken eguna gaur da eta izena eman duzuenon artean txandak antolatuko ditugu. Bakoitzari zein txanda egokitu zaion bihar esango diogu.

Beraz, asteburu honetan LH 3-4 mailakoek ESKALADA topaketa izango dute Ibarra kiroldegian eskalada elkartearekin batera eta LH 5-6 mailakoek ESKUBALOI TXAPELKETA edukiko dute Arrasateko musakolako kiroldegian! Izugarrizko arrakasta izan du txapelketak eta partiduen kartela eta ordutegiak bihar argitaratuko dira. Arrasate eskubaloi elkartearekin elkarlanean ari gara eskubaloiko entrenamendu saioak eta txapelketa prestatzen!

Bukatzeko, “12 ikastetxe-12 tontor” ekimenaren laugarrenaren edizioa bertan da. Aurreko hiru ikasturtetako arrakasta ikusita, aurten, urte osoko ekimena bilakatuko da eta lehen mailatik bigarren dbh-ra ikasle guztiak parte hartu ahal izango dute eta berrikuntza ugarikin dator 4.edizio hau! Informazio gehiago hemen!

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak