LEKeko zapatuetako ekintzak giro onean hasi dira!

Asteburu honetan  eman diegu hasiera LEK-eko zapatuetako ekintzei. Errugbia landu zuten LH 3-6 maialako ikasleek elkarteko jokalariekin eta eskerrak eman nahi diegu egindako lanagatik. Ikasleek asko gozatu zuten eta goiz atsegina pasatu zuten astean zehar landutako kirolak ingurune ezberdin batean praktikan jartzen. Hemen dituzue ikugai zapatuko ekintze argazkiak.

Aste honetan, kirol aldaketa dator eta LH 3-4 saskibaloiarekin hasiko dira eta LH 5-6 mailakoak eskubaloiarekin. Gogoratu, eskubaloi txapelketa egongo dela azaroaren 11ean eta derrigorra izango da izena ematea bertan parte hartzeko! Asteko saioetan egingo dira eskubaloiko talde ezberdinak monitoreekin batera eta egun batzuk lehenago partida orduak eta aurkariak argitaratuko ditugu.

Bihar, Azaroak 1, asteazkena, Arrasateko eskubaloi elkarteak antolatuta, ESKUBALOI TOPAKETA egongo da Aramaioko frontoian 10:30-12:30 bitartean LH 5etik aurrera.

Asteburu honetan ordea, Jolashezi eta LEKE kirol egokituko taldeen txanda izango da. Ikasturte honetan lehenengoz estreinatuko dira asteburuetako ekintzetan. Jolashezi LH 1-2. mailako ikasleek topaketa ospatuko dute zapatuan Aramaion (10:30-12:00) eta LEKE kirol egokituko taldekideak Eskoriratzan arku tiraketa edukiko dute Axtroki taldearekin (11:00 – 13:00). Hemen dituzue ekintzen kartelak: JOLASHEZI LH 1-2 TOPAKETA eta LEKE KIROL EGOKITUA IRTEERA

Beste alde batetik, azaroaren 15an LEK-eko lehenengo ekintza berezia burutuko dugu, Cazoo Baskonia-Bartzelona saskibaloi partidua ikustera joateko antolaketa lanetan hasi gara. Horretarako ,bihar zabalduko da izen-ematea ikastetxeen bitartez eta berrikuntza batekin dator! Izen ematea burutzeko derrigorrez formulategia bete beharko da eta azaroaren 8rarte egongo da zabalik. Hemen Baskoniako kartela: Baskonia-Bartzelona.

Eskaladako izen ematea ere bihar zabalduko da LH 3-4ko ikasleen artean eta azaroaren 8rarte egongo da zabalik eta ekintza azaroaren 11an izango da.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak