Duela bi aste hasi ziren eskola kiroleko saioak eta ederto ibili dira jolas mota ezberdinak egiten eta beraien aurtengo monitoreak ezagutzen. Aste honetan errugbia lantzen hasi dira LH 3-6 mailako ikasleak eta kirol honetan murgilduko dira hurrengo bi asteetan. Aurtengo ikasturteko lehen topaketa urriaren 28an izango da mojategin eta bi aste hauetan landutakoa praktikan jartzeko aukera izango dute! Animatu eta gorde goiza!
Dakizuen bezala, astebukaera honetan , urriaren 21ean, sarea sendotuz, badator bailara mailako erreka auzaolanaren II. edizio bateratua eta herrietan erreka auzolana eramango da aurrera. Bertan parte hartu nahi izanez gero,gaur da izena emateko azken eguna! “izena eman” titulua duen botoia sakatu eta batu zaitez ekimenara!
Lek-etik, zapatuko ekintzetara urbiltzeko deialdia egiten dizuegu, astean zehar saioetan landutakoa testuinguru ezberdin batean lantzeko aukera emateaz gain, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera jarduera fisikoaz gozatzeko aukera ezinhobea dela uste dugu. Gogoratu, polita izaten dela zapatuetako ekintzetan ikasleak LEK-eko kamisetekin ikustea, beraz, kamiseta armairutik atera eta seguru goiz atsegina pasatuko dugula.
ARTIKULU INTERESGARRIA: "El 67% de los escolares de Gipuzkoa hacen deporte al menos una hora al día"
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!