Aurreko post-ean komentatu genizuen bezala, astelehen honetan, urriaren 2an hasi genituen leintz eskola kiroleko saioak. Egia esan, ikasleek gogoz hartu dute LEK-eko kasiera hau eta gogotsu eta motibatuta ikusten zaien astean zeharreko saioetan. Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan zuen ikasleen ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzailearekin.
Lehenengo aste honetan askotariko jolasak egingo dituzte neska mutikoek eta honekin jarraituko dute hurrengo astean. Hemen daukazue, ikasturte honetako egutegia ikusgai. Gogoratze aldera, zapatuetako jardunaldiei urriaren 28an emango diegu hasiera.
Bukatzeko, gogoratu, ARRASATEN ostiral honetan ez direla saiorik egon Maritxuak direlako.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!