Aurreko post-ean adierazi genuen bezala, LEK-eko izen ematea Irailaren 13an zabaldu zen eta irailaren 22a izango da azken eguna. Martxa onean doa izen ematea eta ume askok eman dute izena iada. Oraindik ez baduzue izena eman eta apuntatzeko asmoa edukiz gero, hemen daukazue aukera egiteko eta edozein zalantza badaukazue jarri harremanetan zuen seme-alaben ikastetxeko eskola kiroleko arduradunarekin.
Aste honetan familiekin eta zuen seme-alaben monitoreak izango diren hautagaiekin bilerak egin genituen eta oso harrera ona eduki dute.
Eskola kiroleko saioak Urriaren 2-ko astean hasiko dira, bakoitzari dagokion ordutegiarekin eta zapatuetako ekintzak urriaren 28an hasiko dira.
Bukatzeko, ikasturte honetan ere DBH 1. eta 2. mailako gaztetxoentzako, GAZTEKIROL ANITZA PROGRAMA jarriko dugu martxan aurreko urteko harrera onaren ondoren. Gure gazteengan bizitza aktiboago bat sustatzeko programa izango da . Hemen informazio guztia.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!