Udako oporraldiaren ondoren, LEK martxan da!

LEKeko 2023-2024 ikasturteko lehenengo post-a.

Oporraldi luzearen ondoren, LEK martxan da ikasturte berriari ekiteko. Espero dugu opor hauetan asko disfrutatu izana eta indarberrituta bueltatzea ikasturte berriari aurre egiteko. LEKek ere atsedena hartu du eta energiaz dator 2023-2024 ikasturtean ere zuen seme-alaben  jarduera fisikoan eragin eta ekintza ezberdinak antolatzeko.

Izen-ematea

LEKeko izen ematea irailaren 13an zabalduko da eta irailaren 22an amaituko dira. Izena emateko eta eskola kiroleko eskaintzari buruzko informazio guztia jasoko duzue zuen ikastetxeetan. Dena dela, gure webgunean badaukazue eskaintzari buruzko informazio guztia, hemen ikusgai.

Eskola kirolari buruz gehiago jakitzeko, aldundiak, ikastetxeek, udalek, federazioak eta klubek gipuzkoako familiei eskaintzen dieten kirol eskaintzari buruzko informazioa luzatzen dizuegu;izan ere,ekintza horren helburua  haur aktiboak izatea e data kirol kulturan heztea.

2023-2024 ikasturte honetan ere 4 koordinatzailek osatuko dugu LEK taldea: Amaia Agirre (Arizmendi Arimazubi gunea), Julen Perales (Arizmendi Almen, Luis Ezeiza eta Kurtzebarri eskola), Susana Santor (Aramaixo herri eskola, Arrasate Herri eskola eta Arrasate BHI) eta Julen Aranbarri (Arizmendi Santa Teresa eta Arizmendi Gazteluondo). Ez da ahaztu behar, gurekin batera, egunerokotasunean zuen seme-alabekin egongo diren monitoreak egongo direla, zuen seme-alaben formakuntzaren bidelagunak izango direnak.

Edozein zalantza daukazuela, jarri zuen seme-alaben ikastetxeko koordinatzailearekin harremanetan. Hemen dituzue kontaktuak.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak