Gaur bukatutzat emango ditugu ikasturte honetako sustapen jarduerak eta LEKek oporrak hartuko ditu irail arte.
Askotariko ekintzak burutu ditugu ikasturte bukaera honetan eta parte hartzea oso handia izan da. Parte hartu duten ikasleek asko disfrutatu dute ekintza hauetan eta oso balorazio positiboa egiten dugu. Hemen daukazue sustapen jarduera guztien argazkiak ikusgai.
“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenari ere aurreko astean esan genion agur eta erronka lortu duten ikasleei banatu diegu merezitako oparia. Ekimen oso arrakastatsua izan da 3. edizio hau ere eta guztira 213 ikaslek hartu dute parte eta 2000 tontor baino gehiago igo dituzte. Familiak eta ikasleak tontorrez tontor ibiltzeak asko pozten gaitu eta naturaz eta jarduera fisikoaz gozatzeko aukera paregabea dela uste dugu. Espero dugu ekimenaz asko disfrutatu izana eta 4. edizioa antolatzeko irrikatan gaude. Hemen ekimenaren argazkiak ikusgai.
Beste alde batetik, bailarako kirol eskolak hasi dira beraien kiroletako udako campusak antolatzen. Hemen daukazue kirol eskolen udako kanpusetako informazioa: BURDINOLA IRRISTAKETA, AEB ESKUBALOIA, MONDRA CF, UDA FUTBOLA, MONDRATE eta SASKI OINTXE.
Hasi gara datorren ikasturteko eskola kiroleko antolaketarekin eta hemen daukazue ikastetxe bakoitzeko ekintzen informazioa. Izen-emateak aurrerago zabalduko ditugu.
Orain, atsedena hartzeko unea iritsi zaigu baina irailean indarberrituta etorriko gara ikasturte berriari aurre egiteko. Ondo pasa oporrak, asko disfrutatu eta gogoratu oporretan ere jarduera fisikoaz gozatzen!
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!