Sustapen jarduerak azken txanpan sartu dira!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2023ko eka. 14a, 09:40

LEK-eko aste honetako post-a.

LEK-eko sustapen jarduerak azken txanpan sartu dira. Ekainaren 21ean egingo dugu azken ekintza eta aste honetan eta hurrengoan padel surf, surf eta karting-eko ekintzak egingo ditugu. Orain arte ekintza asko burutu ditugu eta parte hartu duten ikasleek asko gozatu dute. Hemen daukazue argazkiak ikusgai. Izena eman duzuenoi joango gara ekintzari buruzko informazioa bidaltzen.

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenari ere iritsi zaio agur esateko ordua. Maiatzak 29 izan zen argazkiak bidaltzeko azken eguna. Ekimen oso arrakastatsua izan da 3. edizio hau ere eta guztira 213 ikaslek hartu dute parte eta 2000 tontor baino gehiago igo dituzte. Hemen argazkiak ikusgai. Erronka bukatu duten ikasle guztiei 12 argazkiekin osaturiko diploma banatzen gabiltza eta aste honetan eta hurrengoan opari bat jasoko dute. Ekimenean parte hartu duten guztiak,12 tontorrak bete ez dutenak,zozketa baten sartu dira eta hauek izan dira irabazleak. Aurtengo edizioan argazki orijinalenak ere oparia jasoko du,biek ala biek forum sport dendan gastatzeko 20 euroko bono bat jasoko dute. Hemen daukazue argazki irabazlea., ZORIONAK Izadi!

Beste alde batetik, bailarako kirol eskolak hasi dira beraien kiroletako udako kanpusak antolatzen. Hemen daukazue kirol eskolen udako kanpusetako informazioa: BURDINOLA IRRISTAKETA, AEB ESKUBALOIAMONDRA CF, UDA FUTBOLAMONDRATE eta SASKI OINTXE.

Bestalde, gipuzkoako foru aldundiak familientzako bi euskarri prestatu ditu eskola kirola zer den azaltzen dutenak eta eskola kirolaren inguruko informazio gehiago emateko. Hemen daukazue aipatutako bi euskarriak: eskuorria eta infografia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak