LEKeko azken jaiarekin eman diogu bukaera ikasturteari!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2023ko mai. 31a, 09:27

LEK-eko aste honetako post-a.

Pasa de maiatzaren 27an eman genion amaiera LEKeko ikasturteari. Azken jaia ospatu genuen Eskoriatzan eta ikasle eta familia asko hurbildu ziren. Askotariko joko-jolasak egiteko aukera izan zuten. Alde batetik LH 1-2. mailako ikasleak Santa Marina plazan ibili ziren jo ta su eta LH 3-6. mailakoak berriz Olaetako frontoian ibili ziren jolasean buru belarri. 12:30etan zozketa erraldoia egin genuen eta zortedunek opariak jaso zituzten. Oso goiz atsegina pasatu zuten bertaratutako ikasle eta familiek eta behar den moduko agurra egin genion LEK-eko ikasturteari.

Aurretik komentatu moduan, eta behin LEK-eko ikasturtea amaituta, hasi gara sustapen jarduerekin. Astelehen honetan hasi ginen eta Hontza abentura parkeko irteerekin hasi gara eta Arrikrutzera ere joan ginen atzo. Datozen egunetan askotariko ekintzak egingo ditugu, beraz, izena eman duzuenoi joango gara ekintzari buruzko informazioa bidaltzen. Askotariko ekintzak antolatu ditugu: Hontza abentura parkea, espeleologia,txirrindularitza, jumping, surf, padel surf…Hemen daukazue argazkiak ikusgai.

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenari ere iritsi zaio agur esateko ordua. Maiatzak 29 izan zen argazkiak bidaltzeko azken eguna. Ekimen oso arrakastatsua izan da 3. edizio hau ere eta guztira 213 ikaslek hartu dute parte eta 2000 tontor baino gehiago igo dituzte. Hemen argazkiak ikusgai. Erronka bukatu duten ikasle guztiei 12 argazkiekin osaturiko diploma banatzen gabiltza eta laister opari bat jasoko dute. Ekimenean parte hartu duten guztiak,12 tontorrak bete ez dutenak,zozketa baten sartuko dira eta aurten, berritasun bat edukiko du ekimenak, argazki orijinalenak saria izango du.

Beste alde batetik, Antxintxika triatloi taldearen eskutik,ekainaren 18an TRITXIKIA triatloia ospatuko da bergaran 2009-2014 jaiotako gaztetxoen artean. Txikienek hiru modalitateak (bizikleta, igeri eta korrika) ezagutzeko aukera paregabea izango dute eta izena emateko esteka honetan daukazue informazio guztia. ANIMATU!

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak