720 ikasletik gora eta 126 taldek hartu zuten parte ikasturte honetako 3×3 saskibaloi txapelketa arrakastatsuan!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2023ko mai. 10a, 09:04

LEK-eko aste honetako post-a.

Maiatzaren 6an ospatu genuen ikasturte honetako 3×3 saskibaloi txapelketa OINTXE saskibaloi elkartearekin elkarlanean. Ekintza hau normalean arrakastatsua izaten da baina aurten, azken ikasturteetako kopuruak gainditu ditugu. Hain zuzen ere, 720 ikasletik gora eta 126 taldek hartu zuten parte benjamin, alebin eta infantil kategorietan. Ekintza oso arrakastatsua izan zen eta bertaratutako ikasle zein familiek egun zoragarria pasatu zuten eta saskibaloiaz gozatzeko aukera ezin hobea izan zuten. LH 3. mailako eta LEKE kirol egokituko ikasleek ere saskibaloiaz gozatzeko aukera izan zuten eta saskibaloiko topaketa egin zuten. Hemen dituzue zapatuko argazkiak ikusgai eta hedabideetan ateratako berriak: Mondraberri eta Goiena.

Asteburu honetan berriz, 4×4 eskubaloi txapelketa eta otala zelai krosa izango dira protagonista. Musakola auzoko jaiak aprobetxatuz, AEB eskubaloi elkarteak 4×4 eskubaloi txapelketaren III, edizioa antolatuko du maiatzaren 14an musakolako herri eskolako kantxan. Izen emateak ikastetxeetan zabaldu genituen eta hemen ere daukazue txapelketaren inguruko informazio guztia. Egun berdinean ere, otala zelaiko 43. kros herrikoia ospatuko da eta izen ematea ere zabaldu genuen arren, hemen daukazue informazio gehiago. 

Bestalde, datorren asteburuan, Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako Ingurumen Eskola, Naturtzaindia, Guraso.eus eta Txatxilipurdik elkarlanean, Naturan Jolasean jaialdiaren 8. edizioa antolatzera goaz!esteka honetan daukazue informazio gehiago. Ekintza honen baitan, espeleologia irteera antolatzen gabiltza eta gaur zabalduko da izen ematea ikastetxeetan. Montxon kobazuloa ezagutzeko aukera izango dute LH 3. eta 4. mailako ikasleek maiaztaren 20an. Ekintza honi buruzko edozein zalantza daukazuela, zuen seme.alaben ikastetxeko eskola kiroleko arduradunarengana jo dezakezue.Animatu gurekin batera, NATURAN JOLASTERA!

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimena aurrera darrai eta azken txanpan sartu gara. Dagoeneko ia 160 ikasle baino gehiago dabiltza ekimenean parte hartzen eta guztien artean 1400  tontorreko langa pasatu dute. Hasi ez zaretenok, ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, 3 aste besterik ez dira geratzen ekimena buakatzeko. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela. Hemen dituzue argazkiak.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak