Zapatu honetan ospatuko dugu ikasturte honetako 3×3 saskibaloi txapelketa!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2023ko mai. 3a, 09:00

LEK-eko aste honetako post-a

Azken asteburu honetan zubia izan dugu eta LEK-eko ekintzek ere atsedena hartu dute. Indarrak hartzeko balio izan digu eta asteburu honetan, maiatzaren 6an, ikasturte honetako 3×3 saskibaloi txapelketa ospatuko dugu.

Komentatu genuen moduan, txapelketan LH 4-tik DBH 2. mailara bitarteko ikasleek hartuko dute parte. 10:00etan hasiko da goizeko txanda eta 15:00etan arratsaldekoa eta saskibaloia izango da protagonita egun osoan zehar. Jose Maria Arizmendiarrieta plazan jokatuko da txapelketa eta goizean zehar LH 4 eta LH 5. mailako ikasleek hartuko dute parte eta arratsaldean LH 6 eta DBH 1. eta 2. mailakoen txanda izango da. LH 3. mailako  eta LEKE kirol egokituko ikasleek ez dute txapelketan parte hartuko baina 11:30etan saskibaloi topaketa izango dute bertan. Hemen topaketako kartela.

Izena eman duten ikasleei edukiko duten lehen partiduaren inguruko informazioa emango diegu egunotan eta ondorengo partiduen berri zapatuan bertan jakinaraziko zaie. Izen ematea oso arrakastatsua izan da eta guztira 126 taldek eman dute izena.

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimena aurrera darrai eta dagoeneko ia 156 ikasle baino gehiago dabiltza ekimenean parte hartzen eta guztien artean 1100  tontorreko langa pasatu dute. Hasi ez zaretenok, ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, hilabete gelditzen da ekimena buakatzeko. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela. Hemen dituzue argazkiak.

Dakizuen bezala, gure monitoreek formakuntza ezberdinak jasotzen dituzte ikasturtean zehar eta aurreko astean Adimen emozionaleko formakuntza jaso zuten Arrasaten.Oso presente dagoen gaia da eta oso interesgarria izateaz gain, LEK-eko saioetan zuen seme-alabekin  praktikara eramateko estrategia ezberdinak barneratzeko baliagarria egin zitzaien.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak