Giro bikaina izan zen nagusi pasa den zapatuko areto futbol eta boleiboleko topaketetan. LH 3. eta 4. mailkao ikasleek areto futboleko topaketa izan zuten Mondrate areto futbol elkartearekin elkarlanean eta LH 5. eta 6. mailako ikasleek boleibolaz gozatzeko aukera izan zuten . Hemen dituzu zapatuko argazkiak.
Asteburu honetan, bai LH 3-4 eta baita LH 5. eta 6. mailako ikasleek, txanda ezberdinetan, areto futboleko jardunaldia izango dute Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian. LH 1-2. mailako ikasleek eta LEKE kirole gokituko tadeak atseden hartuko dute. Hemen ekintzaren kartelak: ARETO FUTBOLA LH 3-4, ARETO FUTBOLA LH 5-6.
Aste santuetako oporrak gainean ditugu eta kirol elkarte batzuk hasi dira beraien aste santuetako kanpusak antolatzen. Mondra futbol taldeak, ointxe saskibaloi elkartea eta AEB eskubaloi elkarteak adibidez, zabaldu dute kanpusean izena emateko epea. Hemen daukazue kanpus bakoitzaren informazioa: MONDRA CF., OINTXE SASKIBALOIA eta AEB eskubaloia.
“12 ikastetxe 12 tontor” ekimena aurrera darrai eta dagoeneko ia 134 ikasle baino gehiago dabiltza ekimenean parte hartzen eta guztien artean 530 tontor baino gehiago egin dituzte, beraz, hasi ez zaretenok, ekimenean parte hartzera gonbidatzen zituztegu. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela. Hemen dituzue argazkiak.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!
Artikulu interesgarria: “Onura psikologiko eta fisiologikoak”