Giro bikaina izan zen nagusi pasa den zapatuko atletismo inklusiboko topaketan. Aurreko post-ean komentatu genuen bezala, martxoaren 11an atletismo inklusiboko topaketa ospatu genuen mojategin. Lehenengo benjaminen txanda izan zen eta bigarren txandan alebinak eta LEKE kirol egokituko ikasleen hartu zuten parte inklusioan burutu zen topaketan. Biek ala biek goiz ederra igaro zuten eta atletismoko proba ezberdinak eta modu ezberdinetan egiteko aukera izan zuten. Hemen dituzu zapatuko argazkiak.
Asteburu honetan kirolez aldatuko dugu eta LH 3-4. .mailakoak areto futboleko topaketa izango dute eta LH 5-6. mailakoek boleiboleko topaketa. LH 1-2. mailako ikasleek eta LEKE kirole gokituko tadeak atseden hartuko dute. Hemen ekintzaren kartelak: ARETO FUTBOLA eta BOLEIBOLA.
Aste santuetako oporrak gainean ditugu eta kirol elkarte batzuk hasi dira beraien aste santuetako kanpusak antolatzen. Mondra futbol taldeak, ointxe saskibaloi elkartea eta AEB eskubaloi elkarteak adibidez, zabaldu dute kanpusean izena emateko epea. Hemen daukazue kanpus bakoitzaren informazioa: MONDRA CF., OINTXE SASKIBALOIA eta AEB eskubaloia.
“12 ikastetxe 12 tontor” ekimena aurrera darrai eta dagoeneko ia 125 ikasle baino gehiago dabiltza ekimenean parte hartzen eta guztien artean 440 tontor baino gehiago egin dituzte, beraz, hasi ez zaretenok, ekimenean parte hartzera gonbidatzen zituztegu. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela. Hemen dituzue argazkiak.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!