Pasa den asteburuan eskubaloi eta errugbi topaketak izan genituen. LH 3. eta 4. mailako ikasleek eskubaloi topaketa ospatu zuten musakolako kiroldegian AEB eskubaloi elkartearen laguntzarekin eta LH 5. eta 6. mailako ikasleek errugbiaz gozatzeko aukera izan zuten mojategiko errugbi zelaian ART errugbi elkartearekin elkarlanean. Biek ala biek goiz atsegina pasatu zuten. Hemen asteburuko argazkiak.
Asteburu honetan LH 3-4, LH 5-6 mailako ikasleek eta LEKE kirol egokituko taldeek atsedena izango dute eta LH 1. eta 2. mailako ikasleen txanda izango da. JOLASHEZI-ko topaketa ospatuko dute IBARRA kiroldegian. Hemen ekintzaren kartela.
Ikasturtean zehar LEK-eko monitoreak formakuntza ezberdinak jasotzen dabiltza. Hurrengo asteetan ere formakuntza batzurekin jarraituko dute. Hala nola, hurrengo martxoaren 6an, kirol egokituko formazioa izango dute. Honetaz aparte, euskara hizkuntza sustazteko estrategien inguruko formazio bat eta adingabeak kirolean zaintzeko eta babesteko formakuntzak ere jasoko dituzte.
“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenak hartu du martxa eta dagoeneko ia 100 ikasle baino gehiago dabiltza ekimenean parte hartzen eta guztien artean 280 tontor baino gehiago egin dituzte, beraz, hasi ez zaretenok, ekimenean parte hartzera gonbidatzen zituztegu. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela. Hemen dituzue argazkiak.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!