Espero dugu ihauteriak ondo pasatu izana. Azken asteburuko atsedenaren ondoren, asteburu honetan bueltan dira LEK-eko asteburuetako ekintzak. Hala nola, LH 3-4 eta LH 5-6. mailako ikasleek eskubaloiko eta errugbiko 2. topaketa ospatuko dute hurrenez hurren. Eskubaloiko AEB eta Errugbiko ART kluben laguntzarekin eramango ditugu aurrera ekintza hauek. Hemen dituzue ekintzetako kartelak: ESKUBALOI TOPAKETA eta ERRUGBI TOPAKETA. Jolashezi-ko eta LEKE kirol egokituko taldeek atsedena izango dute asteburu honetan.
“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenak hartu du martxa eta dagoeneko ia 100 ikasle dabiltza ekimenean parte hartzen eta guztien artean 200 tontor baino gehiago egin dituzte, beraz, hasi ez zaretenok, ekimenean parte hartzera gonbidatzen zituztegu. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela. Hemen dituzue argazkiak.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
Artikulu interesgarria: “Gurasoak eta seme-alaben kirola”