Inauteriak direla eta LEKek atsedena hartuko du asteburu honetan!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2023ko ots. 15a, 07:57

LEKeko aste honetako post-a.

Pasa den asteburuan askotariko ekintzak ospatu ziren Arrasateko instalakuntza ezberdinetan. LH 1. eta 2. mailako ikasleek JOLASHEZIKO topaketa burutu zuten Iturripeko kantxan. LH 3. eta 4. mailako ikasleak aldiz eskubaloiko topaketa izan zuten AEB eskubaloi elkartearekin batera musakolako kiroldegian eta LH 5. eta 6. mailako ikasleak errugbian trebatu ziren ART errugbi elkartearekin batera mojategiko errugbi zelaian.  Ekintzetan parte hartu zuten guztiok goiz atsegina pasatu zuten eta oso pozik ibili ziren kirol ezberdinetan trebatuz. Hemen dituzue zapatuko argazki batzuk.

Aste honetan, ihauteriek direla eta, LEKek atsedena hartuko du eta ez dira asteburuko ekintzarik ospatuko. Datorren otsailaren 25ean emango diegu jarraipena ekintza hauei.

'12 ikastetxe, 12 tontor' abian

Dagoeneko zuetariko batzuk hasi zarete 12 ikastetxe 12 tontor ekimenarekin. Hasi zaizkigu tontorretako argazki batzuk heltzen eta espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

LEKetik,ekimen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela. Hemen dituzue argazkiak.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

Ondo pasa Ihauteriak!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak