Herri kirolak eta erraketa kirolak izan dira protagonista asteburu honetan!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2023ko ots. 8a, 16:04

LEKeko aste honetako post-a.

Herri kirolak eta erraketa kirolak izan dira protagonista asteburu honetan. Hala nola, LEKE kirol egokituko taldeak herri kiroleko topaket izan dute Gipuzkoako herri kirolen federazioarekin elkarlanean. Herri kirol ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten gure ikasleek eta oso goiz atsegina pasatu zuten zapatuan eskoriatzako Joseba Iñurrategi  frontoian. Bestalde, LH 3-6. mailako ikasleek erraketa kirolak eta esku pilotako jardunaldia izan zuten AKE elkartearekin elkarlanean. Hainbat kirol ezagutu zituzten: padel-a, tenis-a, squash-a, frontenis-a, pala eta esku pilota ezagutzeko aukera izan zuten musakolako polikiroldegian. Hauek ere goiz atsegina pasatu zuten eta oso pozik ibili ziren kirol ezberdinetan trebatuz. Hemen dituzue zapatuko argazki batzuk.

Aste honetan LH 3-4. mailako eta LH 5-6. mailako ikasleek kirolez aldatuko dute eta eskubaloiarekin eta errugbiarekin hasiko dira hurrenez hurren. Bi astez landuko dituzte aipatutako kirolak eta zapatu honetan topaketak izango dituzte eskubaloiko AEB elkarteren laguntzarekin eta ART errugbi elkartearen laguntzarekin. LH 1-2. mailakom ikasleek ere JOLASHEZI-ko 4. topaketa ospatuko dute asteburuan. Hemen dituzue asteburuko kartelak: JOLASHEZI TOPAKETAESKUBALOI TOPAKETAERRUGBI TOPAKETA.

Dagoeneko zuetariko batzuk hasi zarete “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenarekin. Hasi zaizkigu tontorretako argazki batzuk heltzen eta espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea.Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

LEK-etik,ekimen honetan parte hartzera animatzen zituztegu.

Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela. Hemen dituzue argazkiak.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak