Asteburu honetan LEKeko ikasleek atsedena hartuko dute!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2023ko urt. 25a, 07:51

LEKeko aste honetako post-a.

Asteburu honetan gure ikasleek futboleko eta saskibaloiko jardunaldiak izan dituzte. LH 3-4. mailako ikasleak futboleko 2.  topaketa ospatu zuten  Arrasateko mojategi futbol zelaian eta LH 5-6. mailako ikasleak saskibaloiko txapelketaren bigarren eta azken jardunaldia jokatu zuten. LH 1-2. mailako ikasleak ere JOLASHEZI-ko topaketa ospatu zuten Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Ekintzetara gerturatutako guztiek goiz atsegina pasatu zuten. Hemen daukazue zapatuko jardunaldietako argazkiak ikusgai.

Aste honetan kirolez aldatuko dute eta bai LH 3-4. eta baita LH 5-6. mailako ikasleak erraketa kirolekin hasiko dira. Bi astez  erraketa kirolak eta esku pilota landuko dituzte. Asteburu honetan ez da ekintzarik egongo eta LEK-eko ikasleek atsedena hartuko dute. Datorren otsailaren 4an bueltatuko dira LEK-eko asteburuetako ekintzak,erraketa kirolak eta esku pilotako topaketa ospatuko ditugu musakolako kiroldegian. Ekintza honetarako ikastetxe bakoitzak izen ematea zabalduko du urtarrilak 25 etik otsailaren 1erarte.  Squas-a, padela, tenisa,frontenisa,pala,badmintona eta esku pilota lantzen ibiliko gara hurrengo bi asteetan. LEKE kirol egokituko taldeak ere herri kiroletako topaketa ospatuko du.

Dagoeneko zuetariko batzuk hasi zarete “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenarekin. Hasi zaizkigu tontorretako argazki batzuk heltzen eta espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea.Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

LEK-etik,ekimen honetan parte hartzera animatzen zituztegu.

Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela. Hemen dituzue argazkiak.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak