Asteburu honetan gure ikasleek futboleko eta saskibaloiko jardunaldiak izan dituzte. LH 3-4. mailako ikasleak futboleko topaketa ospatu zuten Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian eta LH 5-6. mailako ikasleak saskibaloiko txapelketarekin hasi ziren. Biek ala biek goiz atsegina pasatu zuten. hemen daukazue zapatuko jardunaldietako argazkiak ikusgai.
Aste honetan ere kirol berdina landuko dute eta asteburuan bigarren eta azken jardunaldiaz gozatzeko aukera izango dute. LH 3-4. mailako ikasleak mojategiko futbol zelaian arituko dira eta LH 5-6. mailako ikaleak berriz, musakola kiroldegian. LH 1-2. mailako ikasleek ere JOLASHEZI-ko ikasturteko 3. topaketa izango dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Hemen dituzue zapatuko ekintzen kartelak: LH 1-2 JOLASHEZI TOPAKETA, LH 3-4 FUTBOL TOPAKETA eta LH 5-6 SASKIBALOIA TXAPELKETA.
Gure DBH-ko GAZTKIROL ANITZA PROGRAM ere badoa aurrera. Aurreko astean Jugger-ean trebatze hasi ziren eta oso gustora aritu ziren kirol modalitate berri hau ezagutzen. Hemen dituzue argazki batzuk ikusgai.
“12 ikastetxe-12 tontor” ekimenaren hirugarren edizioa bertan da. Aurreko bi ikasturtetako arrakasta ikusita, aurten ere, Leintz Eskola Kirolak ikasturte amaierararteko asteburuei begira, ekimena abiatu berri du. Helburua, familian mendiaz gozatzea da eta bide batez, neska-mutil eta gurasoen artean bizi-ohitura osasungarriak sustatzea da. Aurtengo ekimenak honetan datza: Aurreko edizioetan, eskualdeko eta Euskal Herriko mendiak ezagutu ditugunez, aurtengo erronka nahi dituzuen 12 tontor ezberdinetara igotzea izango da (iazko tontorrak errepikatzea ere balio du) LEK-eko kamiseta jantzita edo soinean eta mendi tontor hauetatik (gurutzea, buzoia edo bertan dagoen bereizgarria ere ikusteko moduan) argazkia bidali beharko diguzue koordinatzaileoi (emailez edo whatsappez). Jasotzen ditugun guztiekin bilduma sortuko dugu eta ikusgai izango duzue. Edizio honetan argazki originalenak sari berezia izango du. Urtarrilaren 21ean hasiko da erronka eta maiatzaren 29a izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna. 12 tontor igotzea lortzen duten ikasleek, beraien argazkiekin osatutako diplomaz gain, mendiarekin erlazioa duen opari bat jasoko dute zuzenean (ekainaren hasieran banatuko dira) eta tontor guztiak egiten ez dutenak baina ekimenean parte hartzen dutenak aldiz, ikasturte amaieran burutuko dugun oparien zozketan sartuko dira.Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela.
Animatu eta osasuntsu bizi!
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!