LEKek ekin dio urte berriari!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2023ko urt. 11a, 08:45

LEKeko aste honetako post-a.

LEKetik urte berri on bat opa dizuegu. Gabonetako oporraldi honen ondoren, LEKek ekin dio urte berriari. Aste honetan berrekin diegu astean zeharreko saioei eta asteburu hau ekintzaz betetan dator. LH 3-4. mailako ikasleak futbolarekin hasi dira eta LH 5-6. mailakoak, berriz, saskibaloiarekin. Zapatu honetan, astean zehar landutako kirolei jarraipena emango diote. Hala nola, futboleko topaketa ospatuko dute Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian eta saskibaloiko jardunaldia Arrasateko musakola kiroldegian burutuko dugu. Bi asteburu jarraian egongo gara kirol hauek lantzen. Hemen asteburuko ekintzen kartelak: LH 3-4 FUTBOL TOPAKETA eta LH 5-6 SASKIBALOIA.

Urte berriarekin ere LEKeko kamisetak heldu dira. Urtero bezala, LH 1., 3. eta 5. mailako ikasleei banatuko dizkiegu kamisetak eta hasi gara poliki-poliki ikasleei banatzen. Zuen seme-alabak eskola kirolean lehenengo aldiz aurten eman badu izena eta aipatutako beste maila batean badago edo eta ikasleren batek aurreko ikasturteko kamiseta txiki badauka, jarri harremanetan zuen ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzailearekin eta emango dizue kamiseta. Hemen dauzkazue ikusgai taldeen argazkiak kamiseta berriekin: LH 1-2LH 3-4LH 5-6, LEKE kirol egokitua.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak