Asteburu honetan izotz pistara irteera egingo dugu!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko abe. 14a, 08:39

LEKeko aste honetako post-a.

Pasa den zubiaren ondoren, martxan gaude berriz ere urteko azken txanpari aurre egiteko. Urteko azken asteburua izango da eta amaiera polita eman nahi izan diogu, izotz pistako irteerarekin. Astean zeharreko saioak datorren abenduaren 20an amaituko dira eta urtarrilaren 9an bueltatuko gara.

Aurreko post-ean komentatu genuen moduan, izotz pistako irteerarako izen ematea abenduaren 7an bukatu zen. Sekulako arrakasta izan du ekintzak eta 273 ikasle inguruk eman dute izena. Sekula baino ikasle gehiagok eman dute izena, beraz, oso pozik gaude. Ikasle kopuru altua dela ikusita, txanda ezberdinak egingo ditugu eta ikastetxe bakoitzeko eskola kiroleko koordinatzaileak ekintzaren inguruko informazio osagarria bidaliko dizue egun hauetan.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak