Gaur da izotz pistako irteeran izena emateko azken eguna!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko abenduaren 7a

LEKeko aste honetako post-a.

Aurreko post-ean komentatu genuen moduan, LH 3. eta 4. mailako ikasleek saskibaloiko azken jardunaldia ospatu zuten zapatuan eta LH 5. eta 6. mailako ikasleek eskaladaz gozatzeko aukera izan zuten. Biek ala biek, goiz atsegina pasatu zuten eta bertaratutakoek asko disfrutatu zuten. Hemen dituzue zapatuko argazki batzuk ikusgai.

Asteburu honetan, zubia denez, ez da jardunaldirik egongo eta atseden hartuko dute gure ikasleek. Gabonetako oporretarako gutxi falta da eta asteburuko ekintza bat gelditzen zaigu, izotz pistara irteera egingo dugu abenduaren 17an. Gogoratu, aurreko asteazkenean zabaldu genuela ekintza honetarako izen ematea eta gaur dela apuntatzeko azken eguna.

Espero dugu zubiaz gozatzea eta datorren astean itzuliko gara urteko azken txanpari aurre egiteko prest!

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak