Pasa den azaroaren 23an, Cazoo Baskonia vs Zalgiris Kaunas partida ikustera joan ginen Gasteizeko Buesa Arenara. 327 pertsona joan ginen guztira, 6 autobus bete genituen eta ederto pasa genuen partida ikusten. Partidu polita ikusteko aukera izan genuen eta Cazoo Baskoniak garaipena lortu zuen, beraz, ezin hobeto!
Azken asteburu honetan LH 1-2. mailako ikasleen eta LEKE kirol egokituko taldeen txanda izan zen. Lehenengoek, JOLASHEZI topaketa ospatu zuen Aramaioko frontoian. Jolas eta txoko ezberdinetan trebatzeko aukera izan zuten etorritako ikasleek eta goiz atsegina pasatu zuten. LEKE kirol egokituko taldeak berriz, esgrimako saio bat izan zuten Aretxabaletako kiroldegian eta hauek ere asko disfrutatu zuten kirol modalitate honetan trebatuz. Hemen dituzue zapatuko argazki batzuk ikusgai.
LH 3-4 eta LH 5-6. mailako ikasleek, asteburu honetako atsedenaren ondoren, saskibaloia eta eskalada izango dituzte hurrenez hurren. LH 3-4. mailakoek saskibaloiko bigarren topaketa ospatuko dute eskoriatzako kiroldegian eta LH 5-6.mailako ikasleak izen emate bitartez zabaldu den eskaladako ekintzan trebatuko dira Aretxabaletako Ibarra kiroldegiko Boulderrean. Hemen dituzue ekintzen kartelak: LH 3-4 SASKIBALOI TOPAKETA eta LH 5-6 ESKALADA.
Datorren abenduaren 17ab Izotz Irristaketako ekintzako antolaketa lanetan hasi gara. Gaur, azaroak 30, ekintzan parte hartzeko izen ematea zabalduko dugu ikastetxearen bitartez eta abenduaren 7rarte egongo da zabalik. Edozein zalantza edukiz gero, jarri harrenanetan zuen ikastetxeko eskola kiroleko arduradunarekin.
Euskaraldia ekimenaren baitan, LEKek ere bere aportazioa egin nahi izan du eta gaur arratsaldean, LEKen lanean dabiltzan monitoreek euskararen formakuntza saio bat izango dute Kulturateko Loramendi gelan 18:00etatik aurrera. HITZEZ EKITEKO GARAIA!
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!